Gustatzen al zaizkizue izurdeak? Hemen daukazue izurdeen albisteak eta bitxikeriak

UGALKETA


Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Bata bestearen gainean jartzen denean gertatzen da elkarketa; arrak buztana kurbatzen du emearen sabel aldera, emearen irekidura genitalean sartzen du bere sexu-organoa. 
 Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; udaberrian, hala ere, estalketa gehiago egoten da. Bata bestearen gainean jartzen denean gertatzen da elkarketa; arrak buztana kurbatzen du emearen sabel aldera, emearen irekidura genitalean sartzen du bere sexu-organoa. Erreza da animalia hauetan orbainak aurkitzea, maitasun jolasetako urraduretan eginak baitira. Zientzialariek uste dute izurdearen emeek sexu-harremanetatik plazera lortzen dutela, beste animalia gehienek ez bezala.
Kumeak udan jaiotzen dira, 10-15 kg pisuarekin, amaren sabelean urtebete egon ondoren. Erditzeko unean, eme guztiak hurbil egoten dira, edozertarako laguntzeko prest. Zilbor-hestea erditzea amaitzean eteten da, eta jaio berriari uraren azalera iristen laguntzen diote amak eta beste eme batzuek, arnasa har dezan. Astebetez amak gertutik jarraituko dio, edozein arriskutatik babesteko. Kume jaio berriek ezin diote igeri egiteari utzi, bestela hondoratu egiten baitira.
Kumeak 10 hilabetez hartuko du esnea bere amarengandik, baina, 6-7 hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasiko da. Bi urte bete arte amarekin egongo da ehiza-teknikak ikasten, eta, horren ondoren, independentzia lortuko du. Arrei heldutasun sexuala 12-13 urterekin iritsiko zaie, eta emeei, 6-7 urterekin.