Gustatzen al zaizkizue izurdeak? Hemen daukazue izurdeen albisteak eta bitxikeriak

ANIMALIEN ZELULAK


Materiaz osatuta dauden bizidunak, hau da bizi-funtzioak betzen dituztenak, bere oinarrizko unitatea zelula da,  hau da, bizidun guztiak zelulaz osaturik daude.

Zelulak elkartzen dira, ehunak osatuz eta hauek organoetan, eta abar. Antolaketa horretan zelulak espezializatu egiten dira(era askotako zelulak moldatzen direla) bete behar dituzten funtzio zehatzak ahalik eta hoberen betetzeko.
Zelula guztiak  ez dira berdinak.
Bi eratako zelulak  daude prokariotoak( primitiboenak,nukleoa berezi gabea dutenak) eta eukariotoak(nukleoa berezia dutenak).Zelula batzuk autotrfoak dira ( landareen zelulak) eta beste batzuk heterotrofoak dira ( animalien zelulak).
Zelula guztien elementu aipagarriak hauek dira: mintza, zitoplasma, organuak eta nukleoa.

Mintza: Zelula inguratzen duen azal antzekoa.

Zitoplasma:  Zelularen barnealdea, hainbat subtantziaz osatuta, baina ura eta gatzak ditu osagai nagusiak.


Organuak: Zitoplasma barruan igeri joan ohi dira zelularen organo mikroskopikoak. Organulu garrantzitzuenak hauek dira:

MItokondrioak. Zelularentzat energia lortzen duten organuluak dira.

Bakuoloak: Erreserbako substantziak gordetzeko eta hondakinak gordetzeko eta kanporatzeko balio dute.

Erribosomak: Zelula bizitzeko beahrrezkoa dituen proteinak osatzen dituzte.

Nukleoa:   Nukleoa barruan egoten da organismoaren zelulak berritzeko  informazioa, eta baita bere antzeko bizidun sortzeko ( ugalltzeko) balio duen informazioa ere.